Panpako luma-erratzak kontrolatzeko hitzaldia egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 17a, 00:24

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Cortaderia selloana edo Panpako luma-erratzaren kontrolari buruzko solasaldia antolatu du urriaren 15erako. Jendeak eduki ditzakeen galdera guztiei erantzuteaz gain, panpa errotik nola atera behar den praktikoki erakutsiko dute. Hitzaldia goizeko 11:00etan izango da Gorlizko lurzoru batean. Hala ere, interesatuek Gorlizko udaletxean ordu berdinean elkartzeko deia luzatu dute antolatzaileek. "Panpako luma-erratzaren kontrolak duen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Jendearen lorategi edo landetan ager daitezkeenak kontrolatzeko erarik errazena, ebaki eta errotik ateratzea da, ez erretzea", jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkian, Panpako luma-erratza Lemoizen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun