UK Martxako egitaraua:
Irailak 17, ostirala
18:30 Harrera ekitaldia (Erandioko metroko plazan)
19:30 Palestinaren inguruko hitzaldia (Leioako Bulebarrean)
21:00 Afaria.
22:00 Drogen inguruko solasaldia.
Irailak 18, larunbata
08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Makroaraztegiaren inguruko hitzaldia (Lamiakoko plazan)
10:30 Euskal Estatuaren bideragarritasuna (Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan)
12:30 Hamaiketakoa (Algortako Portu Zaharrean)
13:15 Gazte Tribiala (Algortako Teilagorri plazan)
15:15 Gazte bazkaria (Azkorrin)
17:30 Maskulinitate eta feminismo tailerrak (Berangon)
21:00 Afaria.
02:00 Gazte mugimenduaren bilakaera.
Gero... gaubeila.
Irailak 19, igandea
08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Gazteria eta errepresioa (Sopelako udaletxe plazan)
13:00 Ekitaldia (Plentziako 21 plazan)
15:00 Bazkaria.
17:00 Kontzertuak eta erromeria.
Guaitorock 2010 jaialdiaren egitaraua:
Irailaren 17n abiatuko da, ostiralarekin, 18:00etan, Ertz talde getxoztarrarekin. Ondoren, Bertan Bera (Gernika), Itaka (Zumaia), Napalm (Getxo), Dabelyu (Bilbo), Niketz (Etxebarri), Alerta (Durango) eta OST (Bermeo) taldeak arituko dira. Larunbatean, irailak 18, Autosecuestro (Getxo), Hotsak, El Paso Killers eta Amargor (hirurak Bilbokoak), D.A.R. (Getxo), Alimaña HxC (Soria), Distorsión (Barakaldo), Thunda Clap Sound System (Getxo) eta Prince Livijah eta Chieftain Joseph (Erresuma Batua) izango dira. Igandekoa, arratsalde akustikoa izango da Happy Morgue (Bilbo) taldearen “unplugged” kontzertuarekin. Giroa txarangarekin alaituko dute eta perkusio tailerrak izango dira. Iluntzean, jaialdia itxi aurretik, reggae gau-emanaldia izango da berriro Thunda Clap Sound System taldearekin.