Larunbat honetan, hilak 18, Nekazaritza Ekologiko eta Energia Berriztagarrien Azoka, Bio Getxo 2010, egingo dute Algortako Biotz Alai plazan. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Getxoko Udalaren babesarekin eta BBKren laguntzarekin, Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren elkarteak antolatzen du urtero. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik eta bio-elikadura edo produktu ekologikoen (ongarriak edo produktu kimikoak erabiltzen ez dituztenak ezta gai transgenikoak ere) 50 bat stand edukiko ditu. Bertara hurbiltzen direnek, besteak beste, barazkiak, gaztak, frutak, marmeladak, ogia, eztia, sagardoa, olioa, ardoa eta kontserbak aurkituko dituzte. Talo eta txorizoa ere dastatzeko aukera egongo da Bizkaiko ardoarekin zein sagardoarekin; horiek ere ekologikoak. Argazkian, azoka aurreko edizio batean / © Getxo.net
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!