Itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Areetan bihar hasita, igandera arte,
Getxoko 24. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hurrenez hurren, Gorlizko Lirain Abesbatza abesbatza, Gaztelako Aguadulce taldea eta Els Cremats talde kataluniarra arituko dira jaialdian, Xake plazako karpapean. Ohi bezala, saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Baina, kontzertuez gain, aurten "Getxo eta itsasoa" argazki erakusketaz gozatzeko aukera egongo da. Erakusketa jaialdiko esparruan kokatuko da eta, bertan, itsasoari lotutako zenbait irudi egongo dira ikusgai. Halaber, aurten ere Itsas Azoka izango da. Besteak beste, Xake plazan itsaskiak, bakailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 22:00etara. Argazkian, habanera jaialdia aurreko batean / © Getxoko Kultur Etxea.