Bizkaiera ikastaroa egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 17a, 11:17

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez, bizkaiera ikastaroa eskainiko du Gorlizko AEK euskaltegian (Iberrebarri plaza, 5 / 946 773 646) aipatu itsas hiribilduko Udalak. Ekimena tokiko erakundeak diruz lagunduta dago, zehaztu dutenez. Ikastaroa 120 ordukoa izango da, 2010eko urritik 2011ko ekainera bitartean egingo dute, astean lau orduz, bi saiotan banatuta. Eskolak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik 21:30era. Izen-ematea, berriz, irailean zehar egin beharko da. Ikastaroak 120 euro balio ditu. Bitartean, Sopelan, irailaren 27ra arte egongo da zabalik udal euskaltegian (Enrike Urrutikoetxea, 10 / 946 763 154) apuntatzeko epea. Ondoko ikastaroak emango dira: euskalduntzea maila guztietan (1-A, 1-B, 2 eta 3), guraso taldeak (hasiberriak eta laguntza), bizkaiera eta mintzapraktika. Argazkian, Leioako Mastitxu udal euskaltegiak ere eman du ezagutzera 2010-2011 ikastarorako eskaintza / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun