Gorlizko
Mendibike elkarteak datorren iganderako, irailak 26, antolatu du urteroko mendi bizikleta lasterketaren 19. edizioa. Goizeko 9:30ean emango zaie hasiera martxa luze (40 kilometro), ertain (25 kilometro) eta laburrari (14 kilometro), horietan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte direla. 11:00etan, berriz, 4 kilometroko martxa txikia egingo dute. Larunbatean, hilak 25, eman ahal izango da izena kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara; baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, federatuak ez daudenek 20 euro eta martxa txikian parte hartuko duten neska-mutilek 10 euro. Probak ez dira lehiakorrak. Gauzak horrela, parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasotzeaz gain, kirol materiala zozketatuko dute. Bestalde, kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Argazkia: cc-by-sa
tonylanciabeta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!