Bestalde, aste osoan zehar Bizibideak egiteko aukera egongo da, Leioako txoko esanguratsuenak oinez edo bizikletaz ezagutzeko helburuarekin egin diren ibilaldiak, alegia. Horretaz gain, Leioako Udalak atxikitze gutuna ere sinatu du aurten. "Horrekin hainbat konpromiso hartzen ditu udalerria hobetzeko, iraunkorragoa eta jasangarriago eginez", aipatu dute udal arduradunek. Konpromiso horien artean jarri dituzte Udalak kaleetan egiten dituen hobekuntzak zein bidegorri sarearen luzapena.
Irailaren 22ko egitaraua:
Sabino Arana kotxeentzako zarratuko da eta oinezkoek hartuko dute kalea.
- 10:00etatik 12:00etara, patinak kalean.
- 12:30ean, kaleko dantza, Andoni Aresti dantza eskolako ikasle zein irakasleen eskutik.
- 17:00etatik 19:00etara, patinak kalean.
- 18:00etan, kale antzerkia: La Route.
- 19:00etan, kale antzerkia: La Route.
- 19:20an, kaleko dantza, Andoni Aresti dantza eskolako ikasle zein irakasleen eskutik.