Berangoko Milian izena emateko epea hilaren 27an zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 17a, 12:49

Tokiko Udalak eta atletismo taldeak antolatuta, urriaren 2an jokatuko dute Berangoko Nazioarteko Miliaren 23. edizioa. Lasterketan parte hartzeko izen-ematea irailaren 27an zabalduko dute eta 1ean itxi. Berangoko Kultur Etxean egin beharko da, telefonoz (946 882 143), faxez (946 880 955) edota posta elektronikoz (berangokoudala[abildua]berango.org / garrantzitsua da "inscripciones milla" jartzea). Urtero bezala, mailaren araberako lasterketak antolatu dituzte, eta horretarako ordutegi ezberdinak jarri dituzte kategoria bakoitzeko. Argazkian, Berangoko Nazioarteko Miliaren aurreko edizio bat / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun