Urriaren 7an Palestinari buruzko solasaldia egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta, 11). Jarduera arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Anis Hawari 1948ko errefuxiatu palestinarrak emango du hitzaldia. Horren bitartez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi kultura zentroak palestinar herriak bizi duen errealitatea gerturatu nahi diete Sopelako auzotarrei. Besteak beste, martxoaren 18tik apirilaren 9ra, Palestinari buruzko erakusketa hartu zuen Kurtzio Kultur Etxeak. 14 panelez osatutako mostra horretan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak egon ziren ikusgai. Informazio gehiago proiektuaren webgunean aurki daiteke: www.palestinainfo.org. Argazkian, "Lotsaren harresia" Palestinan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!