Bestalde, Europa Press albiste-agentziak filtratu duenez, atxilotu guztiak espetxeratzea eskatuko du Pedro Rubira fiskalak. Bere aburuz, atzemandakoei erakunde terroristan partaide izateko delitua zantzuz leporatzeko froga nahiko dira auzian.
Filtratutako Guardia Zibila eta Fiskaltzaren bertsio ofizialean, Ekineko ustezko ardura izatea leporatu diote Eneko Compains iruindarrari. Ugaitz Elizarani, Compainsekin, nazio zuzendaritzako lanak partekatzea egozten diote, pasa den urrian atxilotu zuten Aitor Elizaran ustezko ETAko politika arduradunaren anaia izateagatik. Filtrazioek ez dute zehazten zeintzuk diren Erika Bilbaori eta beste atxilotuei egokitutako ardurak.