Jokabide polizial honek, PSOEren Gobernuak Euskal Herrian daraman eskubide zibil eta politikoen urratze politikaren barruko beste adibide bat baino ez da, zeina, Rubalcaba Barne ministroak egindako adierazpen ez gezurtatuen arabera, PNVrekin era koordinatuan burutzen den.
Egunetik egunera gero eta argiago dago, herritar gehienentzat, Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoak egunero bortxatzen diren salbuespen egoeran bizi garela.
Horregatik, eskubide zibil eta politikoak errespetatuko diren eta alternatiba politiko guztiak, babes nahikoa badute, defendagarriak eta gauzagarriak izango diren sistema demokratiko baten lorpena behar-beharrezkoa da.