Larunbat honetan, irailak 18, Poitierseko (Frantzia) espetxera joango da Etxerat elkarteko ordezkaritza,
Askatasunak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hitzordua eskatu dute kartzelako zuzendaritzarekin hitz egiteko eta presoen aldarrikapenen aldeko elkarretaratzea egingo dute espetxearen aurrean, goizeko 11etatik aurrera. Prentsaurreko bat ere eskainiko dute bertan. Uribe Kostako AAMk atzo zabaldu zuen, bertan dituzten lau euskal preso politiko, tartean
Saioa Sanchez Iturreta berangoztarra,
gose greban daudela irailaren hasieratik. Udan zehar beraien aurkako "jazarpena" areagotu dela salatu dute lauek. AAMk adierazi duenez, espetxezainen eskutik "bortizkeria eta tratu umiliagarriak" jasotzen dituzte, eta gorputz miaketekin, zigor ziegekin eta isolamenduekin zigortzen dituzte. Horregatik, "probokazio eta tratu txar eta umiliagarriekin" bukatzeko eskatu dute. Saioa Sanchez berangoztarra 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratzea Berangon.