Erika Bilbao gaur igaroko da epailearen aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 18a, 12:52

Rosa Iriarte, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains erabateko inkomunikazio egoeran igaro ziren atzo Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik. Bitartean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko ziegetan zeuzkaten Egoitz Garmendia, Aniaiz Ariznabarreta eta Erika Bilbao. Horiei gaur hartuko diete deklarazioa. Atzo epailearen aurretik igaro ziren sei herritarrek basatiki torturatuak izan direla salatu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. "Buruan poltsa jarri diotela salatu dute, biluztu egin dituztela, kolpeak eman dizkiotela eta mehatxuak jaso dituztela. Seiek salatu dituzte torturak epailearen aurrean", azaldu dutenez. Hala ere, seiak Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu zituen Grande-Marlaskak. Aurreko egunetan bezala, atzo elkarretaratzea egon zen Erandioko metro geltoki aurrean eta manifestazioa Leioako Bulebarretik abiatuta. 70 eta 230 bat herritar batu ziren, hurrenez hurren. Gaur lurraldeko manifestazioa egingo dute Bilbon, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Argazkian, besteak beste, Jon Bilbao Moro asuarrak parte hartu zuen atzo Algortako elkarretaratzean / cc-by-sa Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun