Egoera aldatzen ez bada gose grebarekin jarraituko du Saioa Sanchezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 18a, 13:14

Apurtu.org webguneak Ana Sarobe elkarrizketatu (mp3) du Poitiers (Frantzia) espetxeko egoera ezagutzeko. Mikel Karrera presoaren ama da bera. Uribe Kostako AAMk herenegun zabaldu zuen, Poitiersen dituzten lau euskal preso politiko, tartean Saioa Sanchez Iturreta berangoztarra, gose greban daudela irailaren hasieratik. Udan zehar beraien aurkako "jazarpena" areagotu dela salatu dute lauek. AAMk adierazi duenez, espetxezainen eskutik "bortizkeria eta tratu umiliagarriak" jasotzen dituzte, eta gorputz miaketekin, zigor ziegekin eta isolamenduekin zigortzen dituzte. Horregatik, "probokazio eta tratu txar eta umiliagarriekin" bukatzeko eskatu dute. Ana Saroberen arabera, “egoera aldatzen ez bada gose grebarekin jarraituko dute”. Argazkian, herritar bat Saioa Sanchezen irudiari heltzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun