Plentziako itsas-estazioa aurkeztuko diete herritarrei astelehenean Goñi Portalen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 18a, 15:00

Astelehen honetan, irailak 20, EHUk sustatutako Plentziako Itsas Estazioaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bertoko herritarrek. Itsasoko ekosistemaren osasunarekin, giza osasunean ingurumenaren aldaketak dituzten ondorioekin eta itsasoko baliabide biologikoekin zerikusia duten gaietan ikerketa eta prestakuntza sustatuko ditu zentroak. Hitzordua 19:00etan jarri dute Goñi Portal kultur etxean. Udalak adierazi duenez, "udalerriko auzokide guztiak gonbidatuta daude". Solasaldian Ionan Marigomez eta Manu Soto (Zoologia eta Biologia Zelularra Saila, EHU), Carmelo Garitaonandia (Bizkaiko campuseko errektoreordea, EHU) eta Jose Fco. Muñoz (EHUko Lanen Zuzendaritza Teknikoa, IDOM) izango dira. Argazkian, Plentziako antzinako itsas sendategian jarriko dute estazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun