Getxolan zerbitzuaren bitartez, Areetako Txurruka moilan dagoen Getxo Dinosauro Parkearen inguruko katalogo berria argitaratu du udazkeneko kanpainarako
Getxoko Udalak. Bertan, udalerriko merkatariek eta ostalariek urriaren 31ra arte bisitariei eskainitako dizkieten promozioak agertzen dira. Aipatu katalogoak 40 establezimenduk egindako eskaintzen informazio zehatza dauka, tabernak eta dendak non dauden azalduz. Establezimenduen bitartekoen eta parkea iraun bitartean egingo diren ekitaldien informazioa ere ematen du. Sustapen-katalogoak bezero izan daitezkeenen esku geratuko dira. Argitalpen berria saltokietan eta parkeko leihatilan egongo da eskura. Nolanahi ere, zigilatu egin beharko dituzte katalogoak eta, beraz, egiaztatu egingo dute jasotzen duenak dinosauroen parkera sartzen dela. Parte-hartzen duten establezimenduek katalogoan daudela egiaztatzen duen bereizgarri bat dute toki ikusgarri batean. Argazkian, dinosauroen parkea / © Getxoko Udala.