Alangon alokatzeko etxebizitzetatik 133 45 eta 75 metro koadrokoak izango dira eta beste 18, berriz, 75 eta 115 metro koadrokoak. Bost urteko eperako alokatuko dituzte. 15 urte igaro ondoren babes ofizialeko etxebizitza bezala erosteko aukera emango dute. Landak adierazi zuenez (mp3), “etxebizitzak lortzeko bidean asko egin behar dugu, baina hauxe oso urrats garrantzitsua izango da, gehien bat gazteei zuzenduta baitago; etxeak alokatzeko direlako eta txandakako izaera duelako ekimenak eta horrek dauden bitartekoak maximizatzen dituelako”. Proposamenaren arabera, enpresa esleipendunak eraikiko ditu etxebizitzak, alokairuak gutxienez 15 urtez gestionatu eta ondoren babes ofizialeko etxebizitzak bezala gainontzeko azalera-eskubidea saldu. “Konbentzituta gaude osoko bilkurara eramango dugun proposamenarekin bere interes orokorra eta bere ezinbesteko errentagarritasun ekonomikoaren arteko beharrezko oreka bermatzen dela, horren guztiaren garapena posible egingo den enpresen nahitaezko partaidetza 2011rako lortze aldera”, esan zuen alkateak (mp3).
Ezaugarriak
150 etxebizitzetatik 29 gela batekoak izango dira; 104k bi gela edukiko dituzte eta 18k hiru edo lau. Guztiek edukiko dute garajea eta trastelekua. Pisu hauetako bat lortzeko baldintzak eta irizpideak Eusko Jaurlaritzaren arautegiaren araberakoak izango dira, erroldatzeari dagokiona izan ezik. eskatzaileak edo bizi-taldeko kide batek Getxo udalerrian gutxienez 3 urtez jarraian edo azken 10 urteotan 5 urtez erroldatuta egon behar izango du. Udalak eskatzaileen zerrenda kontrolatu eta enpresa esleipendunari emango dio. Etxebizitzak zozketa bidez banatuko dira.