Aurreko urteetan bezala, Getxoko Udaltzaingoak dispositibo berezia jarriko du indarrean
Areetan Mesedeetako Amaren jaiak ospatzen diren bitartean, "bertan gerta daitezkeen istiluak eta adin gabekoei alkohola saltzea ekiditeko asmoz". Irailaren 23tik 26ra ospatuko dira. Udalak zigorrak jarriko dizkie drogamenpekotasunaren prebentzioaren legea hausten dutenei. "2009an dendek orokorrean ondo jokatu zuten eta oraingoan gauza berbera egitea espero dugu", azaldu dute tokiko iturriek. Udaltzaingoak martxan jarriko duen operatiboan Ertzaintzak, Babes Zibilak, Gurutze Gorriak eta DYAk ere parte hartuko dute eta, besteak beste, polizia taldeak jai eremutik eta ondoko guneetatik ibiltzea aurreikusten du. Ostiral arratsaldetik, adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko kontrolak jarriko dituzte. Gauean txandak nabarmen indartuko dituzte, adingabeei alkohola sal ez diezaieten kontrolatzeko; baita Herritarren Segurtasunari eta Udal Ordenantzei lotutako beste mota batzuetako istiluak saihesteko ere. Alkoholemia prebentzio kontrolak ere egingo dituzte, Bide Segurtasun alorraren barruan. Argazkian, besteak beste, alkoholemia kontrolak egingo ditu Udaltzaingoak, Mesedeetako Amaren jaietan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!