Astearte goizaldean atxilotutako Erika Bilbao eta gainontzeko zortzi lagunek "tortura basatiak" jasan zituztela adierazi zioten Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari. Hala ere,
guztiak Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratzea erabaki zuen magistratuak.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, besteak beste ondokoak izan dira atxilotuek jasandako torturak: "poltsa askotan egin diete; kolpeak asko eman dizkiete; denbora guztian mozorro batekin estaliak izan dituzte begiak; neska baten kasuan jazarpen sexual izugarriak egon dira; bizitza pertsonalarekin asko sartu dira, mehatxuak eginez bikote eta familiaren kontura; biluzketak, bortxaketa simulazioak; elektrodoen simulazioa; gela ilun batean eduki dituzte; besteei egindako galdeketa eta torturak entzunarazi dizkiete; esteril uzteko mehatxuak egin dizkiete; makurrarazi eta zutituarazi egin dituzte behin eta berriz; goma-aparrarekin gorputza bildu, soka batekin eskuak lotu eta poltsa egin diote bati...". Argazkian, atzo ehunaka lagunek egin zuten manifestazio Bilbon / ©
Bilboko Branka.