AAMk plazaratutako oharra:
Pasa den ostiralean Mikel Karrerak zuen bisita amaitu ondoren biluztu eta ahoa irekitzeko esan zioten. Mikel ukatu egin zen ahoa irekitzera eta beraz espetxezain gehiago etorri ziren, eskuburdinak jarri zizkioten eta lurrera bota zuten belarri ondoan, masailezurrak elkartzen diren lekuan behatza sartuz, minez ahoa ireki zezan. Irekitzen ez zuenez eskuin eskuan burbi batekin jo zuten eta garrasi egin zuen ahoa irekiz. Mehatxuka bere ziegara eraman zuten. Bisitan joan zitzaion senidea bertan eduki zuten 25 minutuz.
Espetxe honetan dauden neskak ere gose greban sartu ziren hilaren 9an, espetxean ematen ari den jazarpen egoera amaitu dadila aldarrikatuz.