Irailaren 23ko udal batzarrean, 2011n ere tasak eta zergak izoztea proposatuko du Getxoko PSE-EEk, "familia getxoztarrei lagundu eta udalerriko ekonomia suspertzen jarraitzeko asmoz". Luis Almansa tokiko bozeramaile sozialistak adierazi duenez, "diru estutasunak nagusi diren une hauetan, Udalak laugarren urtez Getxoko familiak eta merkatariak laguntzen jarrai dezakeela uste dugu. Ekonomia onbideratua badauka eta, tasak eta zergak izoztearekin batera, udal zerbitzuen kalitatea bere horretan mantentzeko aukera badago". PSE-EEko buruaren ustez, arrazoizko neurria da, "Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako igoerak onura gutxi ekarriko lukeelako". Aipatu bezala, zaramaren bilketaren %30eko jaitsieraren ostean, zergak eta tasak izozten dituzten laugarren urtea litzateke. Argazkian, Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramailea.