Berdintasun Planari buruzko batzar irekia egingo dute asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 20a, 14:33

Herritarrek ere Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egiteko prozesuaren azken fasean parte har dezaten, bilera baterako deialdia zabaldu du Getxoko Udalak. Ekarpenak egin nahi dituzten herriko elkarte, instituzio eta interesa duten pertsonei luzatu diete gonbitea. Aipatu batzarrean, lanari, jendarteratzeari, kulturari, hirigintzari, garraio eta ingurumenari zein osasuna eta hezkuntzari lotutako gaikako lan-talde txikiak osatuko dituzte. Horretaz gain, datozen lau urteetarako plan berriaren helburuak eta ekintzak ezarriko dituzte, udal iturriek aipatu dutenez. Bilera etzi, asteazkenean, izango da 18:30etik 20:30era, Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan. Argazkian, Getxoko emakumeen elkarteak horma-irudia egiten Emakumeen Nazioarteko Egunean / © Urtzi Altube - Ilanda.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun