Atzo, igandea, amaitu zen ostiraletik Getxoko Andra Mari kiroldegian izandako
Guaitorock jaialdia. Ugariak izan dira asteburuan zehar euren musika estiloak erakutsi dituzten taldeak, 20 banda hain zuzen ere. Jaialdia iraun duen hiru egunetako musika emanaldiak 18:00etan hasi dira eta 01:00ak arte iraun dute, nahiz eta hasiera batean beranduagora arte egin nahi zuten. Izan ere, hasiera batean, antolatzaileek 02:00etan bukatzea espero bazuten ere, Getxoko Udalak, "auzokideak kexatzeko beldurrez", ordu bat gutxiagoko baimena eman zuen. Horri jarraituz, ostiral eta larunbatean, Getxoko Udaltzaingoa ingurutik ibili zen ordutegia betetzen zela ziurtatzeko. Entzule kopuruari dagokionez, asteburu osoan zehar 350-400 pertsona inguru hurbildu direla jakinarazi diote UKBERRI.NETi Guaitorock jaialdiko antolatzaileek. Argazkian, kontzertuetako bat.