Atzo, igandea, 2.000 lagun inguruk parte hartu zuten Uribe Kostako
Umeen Bizikleta Festaren 4. edizioan, antolatzaileek adierazi dutenez. Aipatu udalerriko Moreaga parkean jaia ospatuz eman zioten amaiera ekitaldiari. Aurtengoa izan da ediziorik jendetsuena, Berango Txirrindulari Elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez. Javi Garcia BTEren presidentearen hitzetan, "ezin hobea izan da, sinesgaitza. Eguraldia izan dugu lagun eta, udalerri bakoitzetik igaro ahala, bizikleta martxarekin bat egiteko zain zegoen jendea ageri zen". Udal ezberdinek emandako "laguntza handia" eskertu du Garciak, "bereziki udaltzaingo guztiek egindako esfortzua". Datu gehiago ematearren, atzokoan 1.400 txerriki pintxo eta 1.700 opari banatu zituzten parte-hartzaileen artean. Argazkian, bizikleta zale ugari Berangoko Moreaga parkean / © Berangoko Albisteak.