Erandioko 24 langabetuk parte-hartu dute aurten tokiko
Behargintzak sustatutako Auzolan egitasmoan. Martxotik irailera bitartean, landa-bideak garbitzen eta udal eraikinak berriztatzen ibili dira, zortzina lagunez osatutako hiru taldetan banatuta. Aitziber Oliban Enplegu eta Ekonomia Sustapen zinegotziak adierazi duenez, "helburua ez da kriston kontratua eskura dezatela. Lan egiteko ohitura eta gaitasunak sustatu nahi ditugu". Izan ere, Auzolan programan parte hartu duten 8 emakume eta 16 gizonetatik askok "ez dute inoiz ere lanik egin", Olibanek nabarmendu duenez. "Baztertuak izateko arriskuan egon dira, gehienak udal laguntzekin gainera", gaineratu du tokiko arduradunak. Bitartean, Joseba Goikouria alkate erandioztarrak 24ek "lan paregabea" egin dutela aipatu du. Besteak beste, Fano aldeko auzokideek helarazi diote udal agintariari euren esker ona aipatu lagunek egindako lanagatik. Gauzak horrela, landa-bideak garbitzen ibilitako bi taldeei ez ezik, udal eraikinak berriztatzen aritutakoei ere zorionak eman dizkie Goikouriak. Argazkian, Bekoa ikastetxea dago Erandioko Behargintza / © Behargintza.