Enpresa-batzordearen aburuz, Euskotreneko langileen "lan-baldintzek okerrera egin dute nabarmen". Dagoeneko "jasangaitzak" bilakatu direla iritzi diote. Gainera, "kontratazioen amaierak ezinegona zabaldu du". Horregatik,"konpainiaren kudeaketan aldaketarik izan ezean presio neurri" berriak hartuko dituztela ohartarazi dute.
Lanuztearen eragina nabarituko duten autobus lineak:
• A2151 Larrabetzu-EHU-Areeta
• A2161 Bizkaiko Zubia-EHU-Laukiz
• A2162 Getxo-Algorta-EHU
• A2163 Erandio-EHU
• A2164 Getxo-EHU (Makaleta etorbidetik)
• A2315 Santurtzi-Portugalete-EHU
• A2316 Sestao-EHU
• A2326 Gurutzeta-EHU / Barakaldo-EHU
• A2336 Muskiz-EHU
• A3411 Bilbo-Getxo
• A3413 Bilbo-Getxo-Azkorri
• A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik)
• A3422 Areeta-Artea merkataritza zentroa-Berango
• A3451 Areeta-Plentzia-Armintza
• A3471 Getxo-Gurutzeta (Faduratik)
• A3472 Getxo-Gurutzeta (Algortatik)
• A3499 Plentzia-Gorliz