Plentziako itsas-estazioa aurkeztuko diete herritarrei ostegunean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 00:33
Plentzian gaur egin bezala, ostegun honetan, irailak 23, EHUk itsas hiribildu plentziarrean sustatutako Itsas Estazioaren nondik norakoak ezagutzera emango dituzte Gorlizen. 19:00etan jarri dute hitzordua udaletxeko batzar aretoan, tokiko erakundeak antolatuta. Zentroak itsasoko ekosistemaren osasunarekin, giza osasunean ingurumenaren aldaketak dituzten ondorioekin eta itsasoko baliabide biologikoekin zerikusia duten gaietan ikerketa eta prestakuntza sustatuko ditu. Argazkian, Plentziako antzinako itsas sendategian jarriko dute estazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun