Antzerki tailerra emango dute Plentziako kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 10:00

2010-2011 ikasturtean antzerki tailerra eskainiko du Plentziako Kultur Etxeak. Eskolak astelehenero emango dituzte, 18:00etatik 20:00etara, Goñi Portalen (Kale barria, 2 / 946 775 541). Horrenbestez, 12 urtetik gorako plentziarrek irailaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera. Tokiren bat libre egotekotan beste udalerri batzuetako lagunei emango diete parte hartzeko aukera. Besteak beste, ondoko edukiak landuko dira: norberaren gorputza ezagutu, talde-lana, pertsonaia eraiki edo interpretazio lanak. Interesa izanez gero, Goñi Portalera hurbiltzea besterik ez dago. Zalantzak argituko dituzte bertan. Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta, amaitutakoan, jendaurrean lan bat antzeztuko dute Plentzian bertan. Argazkian, kale antzerkia Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun