Azaroan zabalduko dute Gorlizko haur eskola

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 11:58

Laster irekiko ditu ateak Gorlizko haur eskolak, itsas hiribilduko Urezarantza auzoan. Hori dela eta, izena emateko epea zabaldu du tokiko Udalak. Nahi duenak eskuragarri ditu eskari orriak herritarren arretarako bulegoetan. Eskaerak egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Urriaren 19an, berriz, behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte, ondorengo hiru egunetan, hilaren 20tik 22ra, erreklamazioak egiteko aukera emanez. Behin betiko zerrendak urriaren 27an plazaratuko dituzte eta azaroaren 2an ekingo diote ikasturteari. Argazkian, hiru neskato jolasean / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun