Josu Ortiz de Zaratek eta Javier Muñozek irabazi dituzte Barrikako tenis txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 13:14

Beste urte batez, Barrikako Udala Tenis Irekia eta 35 gorako beteranoen txapelketa jokatu dituzte herriko pistetan. Lehenengo sariketari dagokionez, Josu Ortiz de Zarate nagusitu zen herenegun izandako finalean, Diego Chavezi 6-1 eta 6-3 irabazi ostean. Bestalde, beteranoen txapelketan, Javier Muñozek Miguel Dominguezi irabazi zion partida erabakigarrian, 6-3 eta 2-6 (10-5). Borroka biziko norgehiagoka jokatu zuten eta azkenean tie break-ean erabaki zen. Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeak nabarmendu duenez, aurten parte-hartze handia egon da gizonezkoen kategorian, emakumezkoetan ez bezala. Horrela, klubaren historian lehen aldiz, ezinezkoa izan da emakumeen dema antolatzea. Argazkian, txapeldunak eta txapeldunordeak garaikurrekin / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun