Ustez emazte ohia hil eta bere buruaz beste egin du gizon batek Biarritzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 13:35

Radio Euskadik kaleratu duenez, 76 urteko gizon batek 70 urteko emazte ohia hil eta, ondoren, bere buruaz beste egin omen du Biarritzen. Ustezko hilketa atzo gertatu zen, 19:15 inguruan, Frias kalean, polizia-etxe batetik gertu. Lekukoek tiro hotsak entzun zituzten eta ondoren adineko gizonezko eta emakumezko bat aurkitu zituzten lurrean etzanda, biak eskopeta tiroz zaurituak. Dirudienez, gizonezkoak eskopeta hartu zuen eta tiro egin zion emakumeari sabelean. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen, bularrean tiro eginez. Bertan hil ziren biak. Anne Kayanakis Baionako fiskala bertaratu egin zen, eta baieztatu egin zuen hipotesi hori. Gizonezkoa Biarritzeko bizilaguna zen, eta emakumezkoa Angelukoa. Gertaera baieztatuz gero, bortxakeria matxistak Euskal Herrian eraildako urteko bosgarren emakumea litzateke atzokoa. Aurretik, urtarrilaren 17an Elena Cal, Tolosan; otsailaren 8an, Amelia Sanchez, Barakaldon; otsailaren 19an, Isabel Velez, Lasarte-Orian; eta uztailaren 25an, Amelia Amaya, Txurdinagan (Bilbo), ustez erail zituzten gizonezko bikotekide eta senideek. Argazkian, Amelia Amayaren hilketa saltzeko elkarretaratzea Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun