Leioan ere autorik gabeko eguna izango dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 13:50

Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute hainbat Udalek, horien artean Leioakoak. Gauzak horrela, bihar, asteazkena, Kotxerik Gabeko Eguna izango dute leioaztarrek. Horrenbestez, Sabino Arana kalea ibilgailuei itxi eta oinezkoentzako hainbat ekintza izango dira bertan, egun osoan zehar. Kirol arloan, patinak egongo dira eskuragarri, lasaitasun osoz kalean gora eta behera ibiltzeko. Hala ere, norberak etxetik eramatea aholkatu dute tokiko iturriek. 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara patinatu ahal izango da Sabino Aranan. Dantza ere izango da biharko protagonistetako bat. Kalea erritmoz eta mugimenduz beteko da, Andoni Aresti dantza eskolako ikasle eta irakasleen eskutik. 12:30ean eta 19:20an egongo da dantzan ikasteko aukera. Azkenik, Anonima Teatro talde frantziarrak 20 minutuko lana antzeztuko du kalean bertan. Hiru saio izango dira: 12:00, 18:00 eta 19:00etan. Argazkian, igandean Leioa ere zeharkatu zuen Umeen Bizikleta Festak / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun