Pertsona bat zauritu da Erandion izandako sutean

Gizonezko bat zauritu da bart Erandioko Gernika kaleko pabiloi batean piztutako sutean. "El Correo Español" egunkariaren edizio digitalak zabaldu duenez, sua 22:30ak aldera sortu da oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Sutea ikustean, bizilagunetariko bat leihotik behera bota ei da. Horren ondorioz, hainbat zauri pairatu du eta osasun zerbitzuetako beharginek Gurutzeta ospitalera eraman dute. Sutea, berriz, Artatzako suhiltzaileek amatatu dute, alarma jaso eta gutxira. Bestalde, ohiko duen lerro editorialari jarraiki, pabiloiko bizilagunak "okupa batzuk" omen direla nabarmendu egin du "El Correo Español"-ek. Datu hori, Polizia iturrien "lehenengo ikerketen arabera" eman du hedabideak. Argazkian, suhiltzaile batzuek sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun