Getxophoto ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 21:07

Aisiari gorazarre eginez, irailaren 2an abiatu zen aurtengo Getxophoto edizioa bi aste barru, urriaren 3an, bukatuko da. Bitartean, larunbat honetan, hilaren 25ean, jaialdia euskaraz ezagutzeko aukera ederra izango da, Getxophotoren egitaraua eta berau osatzen duten instalazio eta erakusketetarako bisitaldi gidatua antolatu baitute. Bisita goizeko 11:30ean hasiko da eta 100 minutu inguru iraungo du, euskaraz eta doakoa izango dela. Bertan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute getxophoto[abildua]getxophoto.com posta elektronikora idatziz edo 688 644 740 telefonora deituz. Plazak mugatuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkian, iazko edizioaren irudietako bat Algortako Telletxe kaleko metro geltokian.

Getxophotok kaleratutako argazkiak / © Hodei Torres - Getxophoto



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun