Udako oporraldiak igaro ostean, urte hasieran martxan jarritako sexologiari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri du berriro Getxoko Udalaren
Berdintasun Zerbitzuak. “Helburua adin guztietako pertsonei laguntza ematea da, sexualitatez gehiago goza dezaten, beraien nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz; zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak ekartzen baitituzte norberaren sexualitatea eraikitzeko garaian”, azaldu dute tokiko iturriek. Antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa ere eskainiko diete eskatzen dutenei. Zerbitzua adin guztietako lagunentzat, gizonentzat zein emakumeentzat, egongo da zabalik, Algortako Martikoena kaleko 16. zenbakian, Alangoko osasun zentroaren ondoan. Arratsaldez irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara; eta garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Telefono zenbakia ondokoa da: 944 660 137. Eta posta elektroniko helbidea:
sexuinfo[abildua]getxo.net. Argazkian, Sopelan ere badaukate sexu aholkularitza zerbitzua / © Goiz Argi Komunikazioak.