Ibilgailuentzat itxitako Telletxe kaleko zatia zabalduko dute ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 21a, 22:01

Ostegun honetan, irailak 23, Algortako Telletxe kalean, Trinitate eta Algortako Etorbidearen artean, itxitako errepide tartea irekiko zaio berriro zirkulazioari, udal iturriek jakinarazi dutenez. Estolderia sarea zaharberritzeko lanak direla eta, abuztuaren 24an zarratu zuten. Orain, Trinitate eta Maria Goiri kaleen arteko zatira eramango dituzte obrak eta, horren eraginez, tarte horretan dauden aparkalekuak okupatu beharko dituzte zirkulazioa bermatu ahal izateko. Ezkerretara biratzea debekatuko diete astebetez kamioi eta autobusei, Trinitate eta Telletxe arteko bidegurutzean, maniobra hori galarazten duen gurutzagunea osorik libratu arte. Argazkian, Algortako Telletxe kalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun