Getxoko Udalak entrenatzaile euskaldunak dituzten udalerriko kirol taldeen gida kaleratu du Interneten. Ekimena euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa sinatu zuten klubekin martxan jarritako Gehitu Kirola ekimenaren barruan kokatuta dago, tokiko iturriek aipatu dutenez. Gida
www.getxo.net/gehitu webgunean dago ikusgai eta laster Getxo Kirolak erakundearen eta udalerriko beste klub ugariren informazioa edukiko du, ikastetxeek eskaintzen dituzten kirol jarduerekin batera. Horrek udalerrian praktikatzen diren hainbat kirol eta kluben berriak eskaintzen ditu: harremanetarako datuak, entrenamenduak, euskararen aldeko lana eta beste hainbat gauza erakutsiko ditu. Udalak jakinarazi duenez, 5.000 eskutitz bidali dizkiete 8 eta 16 urte bitarteko gazteei, gidaren berri emateko. Argazkian, hainbat mutiko eskupilotan jokatzen / © Getxoko Udala.