Nafarroako Estatuari buruzko erakusketa jarriko dute Erandion

"Nafarroa, euskal estatua" izeneko erakusketa antolatu du Erandioko Gautxoriak Taldea Kultur Elkarteak Nabarralderen laguntzarekin. Irailaren 27tik urriaren 8ra arte egongo da ikusgai, Altzagan, udaletxe azpiko erakusketa-gelan. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da. Hala ere, taldeentzat, hitzartutako ordutegiak ere izango dira, 619 353 690 telefono zenbakira deituz. Erakusketaz gain, hitzaldiak ere izango dira toki berean. Alde batetik, "1512. Nafarroaren konkista" erakusketa eta bideoaren aurkezpena egingo dute, Beñi Agirreren eskutik, hilaren 29an, asteazkena, 19:30ean. Bestalde, ordu berean, "Independentzia: atzo, gaur eta bihar" izeneko hitzaldia emango du Floren Aoizek, urriaren 7an. Erakustaldiari amaiera emateko, azken egunean, euskal kantak kalerik kale abestuko dituzte La Plaza tabernatik abiatuta, 19:30ean. Jarraian, pintxo-jana egin eta 21:00etan ekimenari amaiera emango diote Fermin Valenciarekin, erakusketa gelan. Argazkian, Nafarroako bandera Malmasinen, 2008ko urriaren 25eko Bizkaiko Nafarren Egunean / cc-by-sa Palazio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun