Itsasadarreko errepideko erreietako bat itxita egongo da Erandion

Erandioko Tartanga kaleko eta Las Delicias inguruko saneamendu-sareko lanak direla eta, aste osoan itxiko dute Jose Luis Goyoaga kaleko erreietako bat. Itsasadarreko errepidea bezala ezaguna, Alfamovel enpresa eta bidegurutze arteko zatiak izango da mozketa. Horrenbestez, semaforoez kontrolatutako igarobide alternatiboa jarriko dute ibilgailuentzat. Ondoren, Tartanga kaleko zati batean izango dute eragina, udal aurreikuspenen arabera, lau astez luzatuko diren lanek. Aipatu karrikan Getxorako norabidean itxiko zaio errepidea zirkulazioari. Grabitate bitartezko kolektorea jarriz, inguru horretako saneamendu arazoak konpontzea da jardueraren helburua. 127.078 eurotan agindu dituzte lanak. Argazkian, estolderia lanak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun