Txalaparta Jaia egingo dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 09:31

Larunbat honetarako, irailak 25, Txalaparta Jaiaren zazpigarren edizioa antolatuko du Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldeak (UKTEST). Horrenbestez, 11:00etan, sagardoaren deiarekin emango diote hasiera ospakizunari Algortako Zabala eskoletan. Toki horretan gune ezberdinak zabalduko dituzte: esate baterako, umeentzakoa, hasi berrientzakoa eta txalaparta saioen gunea. Izan ere, hurbiltzen den jende guztiari txalaparta hobeto ezagutu eta, aldi berean, musika tresna hori jo ahal izateko aukera emango diote. Egun osoan zehar, afro-arabiar perkusio tailerra, bertsolariek lagundutako sagardo dastaketa, herri bazkaria (izena emateko 658 700 405 telefonora deitu), kantu saio herrikoia, txalaparta ikuskizuna, txalaparta zozketa eta, bukatzeko, kalejira izango da Algortako kaleetatik. Argazkia: © UKTEST.

Koska irratiak larunbateko Txalaparta Jaiaren xehetasunen inguruko elkarrizketa (mp3) egin dio UKTEST elkarteko kideetako bati.

Egitaraua:

11:00etatik aurrera:
Txalaparta jaiaren hasiera.
Gune ezberdinen irekiera.
- Umeentzako gunea.
- Hasi berrientzako gunea.
- Txalaparta saioen gunea.
- Txalaparta txikiak egiteko tailerra.
- Txalapartaren tresnen gunea.
- UKTEST elkartearen gunea.
Txalaparta jotzeko aukera guztiotzat.
12:30 Afro-arabiar perkusio tailerra: Mustapha Agharban.
14:00 Txotx: sagardo dastaketa. Babeslea: Distribuciones Salazar y Larrazabal.
14:05 Bertsolariak: Itxaso Paya eta Arrate Illaro (ALBE).
15:00 Herri bazkaria (10 euro). Kantu saio herrikoia.
19:00etatik aurrera:
- Txalaparta ikuskizuna: Arratia musika eskolako ikasleak. Marajambu (txalaparta eta flamenkoa).
- Iker Diezek (www.jotzenperkusioak.com) egindako txalapartaren zozketa.
- Bukatzeko kalejira herriko kaleetatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun