Euskal Zinearen Gaua ospatuko da asteazken honetan, irailak 22, Donostiako Zinemaldian. Besteak beste, Alex Angulo aktore erandioztarrak Zinemira saria jasoko du, Victoria Eugenia antzokian egingo duten galan. Horretaz gain, Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzendutako "Debekatua dago oroitzea" pelikula aurkeztuko dute. Aipatu bi lagunek sortua da 18:30ean Antiguo Berri kaleko 8. zenbakiko aretoan eskainiko duten "Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen" dokumentala. Gite-Ipes elkarteak ekoiztuta, Kristiane Etxaluzek eta Afrikako Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari plentziarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri filmak. ETB1ek 23:55etik aurrera eskainiko du gala. Aurretik, euskal zineari omentzeko, Roberto Castonek 2009ko Zinegoak jaialdian aurkeztutako "Ander" pelikula aurkeztuko dute telebistan. Argazkian, Alex Angulo Koldo Serra zinema zuzendari getxoztarrarekin batera / cc-by Iker Merodio.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!