Lau egunez luzatuko dira aurten Areetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 10:56

Aurreko urteetan ez bezala, aurten ostegunarekin hasiko dira Areetan jaiak. Izan ere, Mesedeetako Ama da 2010ean jai egun Getxo udalerrian. Gauzak horrela, irailaren 23ko bezperarako hainbat ekitaldi antolatu ditu tokiko jai batzordeak. Horrenbestez, bihar, txokolate jana izango dute txikiek, 20:00etan, Eskoletako plazan (lehengo Ipotxen plaza). Ordu bete beranduago, berriz, adin guztientzako aire zabaleko zinema izango toki berean. Ostiralari dagokionez, aitona-amonek emango diete hasiera ekitaldiei, bihar, 13:00etan, Eskoletako plazan izango duten luncharekin. Hasiera "ofiziala", berriz, 17:30ean egingo dute, Lotsagabeak gazte koadrilak -iazko irabazleak- txupina botata. Arratsaldean zehar, txistulariak, buruhandiak eta dantzaldiak bata bestearen atzean joango dira. 23:00etatik aurrera, berriz, Gose taldeak eskainiko du kontzertua. Areetako Mesedeetako Amaren jaietako ohiko ekitaldiez (hareaz eginiko irudien lehiaketa Erika Pedrosaren omenez, barraskilo lapiko eta paella lehiaketak...) aparte, aurten ere egingo dute iaz abiatutako xake topaketa; larunbatean, 16:30ean. Bitartean, Getxoko Udaltzaingoak neurri bereziak hartuko ditu, "bertan gerta daitezkeen istiluak eta adin gabekoei alkohola saltzea ekiditeko asmoz". Argazkian, Gose taldeak joko du ostiralean Areetako jaietan / cc-by-nc-sa Gauilunak-Saioa Cabañas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun