Martxan da aurten ere
Uribe Kostako berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik dauka jada izena emateko epea.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da asmoa, gure hizkuntza praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Ekimen horretan, lau pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte, euskaldun zaharrak eta berriak nahastuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran: taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu, zer egin. Horrez gain, hilero, berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere egongo dira: irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz. Izena eman nahi dutenek 605 773 541 (Fakun) telefono zenbakira deitu beharko dute edo
berbalagunuribekosta[abildua]hotmail.com e-postara mezua bidali. Argazkian, joan den abenduan ardo eta gazta dastaketa ikastaroa egin zuten berbalagunek / cc-by-nc Berbalagun Uribe Kosta.