Gaur, asteazkena, beteko dira 19 egun Mikel Karrera euskal preso politiko iruindarrak gose greba abiatu zuenetik.
Poitierseko (Frantzia) espetxean baraualdia egiten ari ziren beste hiru lagunek, tartean
Saioa Sanchez berangoztarrak, bertan behera utzi dute protesta,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez. "Maite Aranaldek eta Saioa Sanchezek irailaren 9an abiatu zuten gose greba puntuala izan zen; bi eguneko baraualdia burutu zuten. Aldiz, espetxe berdinean borrokan dauden Mikel Karrera eta Joseba Fernandez kideekin elkartasunez borrokan segitzen dute mitard-ean egonez, hau da zigor ziegak okupatuz", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Bitartean, Fernandezek pasa den ostegunean utzi zuen gose greba. Bestalde, espetxeko zuzendariak prentsari zabalduko mezua "gezurtzat" jo du AMAk. "Ez, preso guziek ez dute tratamendu berdina jasotzen; ez, ez dira errespetuarekin tratatuak. Bai, asteburuetan bisitak izatea posible da, bereziki 950 kilometro egin beharra duten familientzat. Gainera, euskal preso politikoei tentsioak, bortizkeria eta tratu umiliagarriak inposatzen zaizkie espetxezain batzuengandik", salatu dutenez. Argazkian, herritar bat Saioa Sanchezen irudiari heltzen.