Lau pertsona zauritu dira aste honetan Erandion izandako bigarren sutean

Gaur goizean ere sutea izan da Erandion. "El Correo Español" egunkariaren edizio digitalak zabaldu duenez, etxebizitza eraikin bateko hirugarren solairuan sua piztu da eta lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnasteak eragindako intoxikazioaz artatzeko. Horietatik hiru etxebizitzatik atera behar izan dituzte suhiltzaileek, ke-mordoa zegoelako. Astelehen gauean, gizonezko bat zauritu zen Erandioko Gernika kaleko pabiloi batean piztutako sutean. Ohiko duen lerro editorialari jarraiki, tokiko bizilagunak "okupa batzuk" omen direla nabarmendu egin zuen "El Correo Español"-ek. Argazkian, suhiltzaile batzuek sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun