Urriaren 3an Zalama mendira joango dira matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 14:15
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunak Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen duen 1.336 metroko Zalama mendira joango dira bi igande barru, urriaren 3an. Horrenbestez, txangoa goizeko 8etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, asteartea (irailak 28) baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 10 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun