
Ostegun honetan, irailak 23, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko areto nagusian bilera egingo du
EHUko Klaustroak. Hitzordua 9:30ean jarri dute, lehenengo deialdian; eta 10:00etan, bigarrenean. Aipatu batzarrean gai bakarra aztertuko dute: Euskal Herriko Unibertsitateko
estatutu berriak onartzea. Horiek unibertsitateak onartu ahal duen arau gorena dira eta barne antolakuntza arautzen dute, tokiko iturriek aipatu dutenez. EHUko oraingo estatutuak 2003an onartu ziren. Baina, Unibertsitateen Lege Organikoa eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea geroago indarrean sartu zirenez, arautze berria "premiazkoa" da, EHUko arduradunen arabera. Bihar Klaustroa bozkatuko duen proiektua Estatutuak Garatzeko Batzordeak egin du. Batzorde hori Klaustroak berak aukeratu zuen. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko ikastegietako bat.