Pertsona bakarra zauritu da gaur Erandion izandako sutean

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zehaztutakoaren arabera, pertsona bat baino ez dute eraman behar izan Gurutzetako ospitalera, gaur goizean Erandioko etxebizitza batean sortutako sutean kea arnastu ostean. Hasiera batean, zaurituak lau zirela zabaldu du "El Correo Español" egunkariak. 09:15ean hasi da sutea Tartanga kaleko 8. atariko hirugarren pisuan. Zerk eragin duen ikertzen ari dira. Suhiltzaileek atari horretako bizilagunak eta ondoko atarikoak euren etxeetatik atera behar izan dituzte. 10:30ean sutea amatatzea lortu dute, baina hirugarren pisuko etxebizitza guztiz kiskalita geratu da. Argazkian, suhiltzaile batzuek sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun