Gizarte eta politika munduko aurpegi ezagunak biltzen duen herritar talde anitz batek manifestazioa deitu du urriaren 2rako, Bilbon. Hitzordua 17:00etan jarri dute Aita Donostia plazan. Horren bidez, eskubide humano, zibil eta politikoen aldeko eta manifestazio debekuen aurkako aldarriak zabaldu nahi dituzte. "Inposizioaren eta indarkeriaren" aurka ere agertuko dira. Hauxe da leloa osorik: "Ez manifestazioen debekuari. Inongo inposiziorik ez, inongo indarkeriarik ez. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei". Gaur iragarri dute ekimena, Bizkaiko hiriburuan. "Berriki jazo diren manifestazioen debekuengatik kezkatuta gauden pertsona talde bat gara. Horregatik, manifestazio bat deitzea erabaki dugu", adierazi dutenez. Eurak ezker abertzaleko kideak ez direla esan dute. Argazkian, besteak beste, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile algortarra dago deitzaileen artean / cc-by Paul Rios.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!