Auto batek mutil bat harrapatu du Getxoko Aixerrota institutuaren irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 19:40

Gaur, eguerdiko ordu biak aldera, auto batek bizikletaz zihoan mutil bat harrapatu du Getxoko Aixerrota institutu parean. Lekukoek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, "kotxean zihoan gazteak institututik bizikletaz irteten ari zen beste mutil bat kolpatu du. Azken hori lurrera erori eta buruan kolpea hartu du". Ustez, txirrindularia furgoneta baten atzetik zebilen eta hura aurreratzera zihoanean, aurkako norabideko erreian sartu eta aurrez aurre zetorren auto baten kontra jo du. Gidaria momentuan gelditu, lurrean botatako mutila ikusi eta, "autoaren paperik ez dut" esan ostean, tokitik alde egin du, lekukoen arabera. Buruan emandako kolpea dela eta, konorte barik geratu da gaztea, "hankatik odol ugari zeriola". Hori dela eta, lekukoek anbulantzia bat deitu eta gertuko ospitale batera eraman behar izan dute zauritua. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren komisariako koordinazio zentroa / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun